Nortzuk garaMintegi ekologikoaProduktuen katalogoaSalmenta puntuakHarremanetarakoBezero Gunea Castellano Hasiera
  • Haziak
  • Lur eta sustratoak
  • Ureztatzea
  • Izurriteak
  • Landatze garaiak

 

 

 

 

 

Hemen zaude: Hasiera. Mintegi ekologikoa. Haziak     

Mintegia ekologikoa. Haziak

Ertzen ditugun haziak ekologikoak dira, hau da, nekazari batek, produktu kimiko/sintetikorik erabili gabe, ongarri eta zaintza naturalak erabiliz, landu dituen lursailetan dute jatorria.

Ez dute inolako produktu kontserbanterik, ez fungizida/insektizidarik eta beraz hazi bakoitzak berezkoak dituen ernetzeko ezaugarriak mantentzen ditu.

Barietate puruak erabiltzen ditugu batit bat (%95)m hazi ekoizle txikiek landuak eta aintzinako eta bertako barietateak bultzatzen ditugu, hibridoen eta multinazional haundien menpekotasunaz aldenduz.

 

Hazi ekologikoak erabiltzearen garrantzia.


Hazia landarearen esentzia da eta landare-osasunekin (pestizidas, ongarriak...) burututako produkzio intensiboa oso kutxagarria da. 2002ko urtetik aurrera, nekazari biologikoak hazi biologikoak erabili beharko dituzte.

Nekazari biologiko gutxik hausnartzen dute funtsezko gaia dela hazi biologikoak erabiltzea. Zein garrantzi du hazien jatorriak, laborantza inungo tratamenturik gabe egiten baldin bada? Lortuko dugun landarea berdin berdin osasuntsu eta orekatua izango da. Egia da, baino bermatu al dezakegu aldi berean nekazaritza biologikoa eta ingurugiroari errespeturik gabe produzitzen dituzten hazien ekoizle multinazionalak?

Hazien ekoiztea dagoen nekazal aktibitate kutsakorrena da, landareak giza kontsumorako bideratuak ez dauden aitzakiarekin, ongarri, pestizida, hosto-galtzaile eta hormona kantitate haundiak erabiltzen dira. Zentzugabekeri bat zen nakazaritza biologikoari buruzko europar araudiak hazi konbentzionalen erabilera baimentzea. Horregatik, nekazari biologikoak 2002. urtetik aurrera hazi biologikoak erabiltzea derrigortuta daude. Luzamenduak adaptazio denboraldi bat bezela ulertzen ziren eremu bakoitzeko nekazariak hornitzeko, hazi ekoizle eta mintegi ekologiko nahikoak "sortu" bitartean.

Nekazaritza biologikoan, hazi biologikoen erabilera ez da bakarrik araudi arazo edo arazo nekaekonomikoa: auzi moral bat da. Hazia landarearen esentzia da eta landareak ekoizten ditugun begiruznezko metodoekin eskuratu behar dira.

 

 

 

 

 

 

-k ziurtaturiko mintegi ekologikoa